2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

URRIAK 6ko SAIO TEORIKOA

Kaixo,

Urriaren 6an, arratsaldez azken saio teorikoa izan genuen eta jarraian bertan egin genuena kontatuko dizuet:

Lehenik eta behin, zelatatu- zelatatzaile kontzeptua aztertzeko "Panoptiko" izeneko espetxe baten adibidea jarri zigun  Aingeruk. Badirudi espetxe horretan, erdialdean zegoen dorrean kokatzen zirela zaintzaileak eta hauek, presoak etengabe zelatatzen zituztela, baina presoek ordea, ezin zituzten zelatatzaileak ikusi. Honela, gaur egungo egoerarekin konparazio bat egin genuen, interneten egiten  dugun edozein mugimendu beste batzuengandik (zelatatzaileak) kontrolatuta dagoela konturatu ginen eta guk(zelatatuak) aldiz,haiek ezin ditugula ikusi.

Hau praktikan jarriz jardueratxo bat egin genuen, non interneteko aplikazio batzuk jarri genituen eta honekin batera, zertan sentitzen ginen zelatatuak aipatu eta baita hau ekiditeko irtenbideak proposatu genituen.

Hona hemen egindako jarduera:


NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Egela
Nabigazioaren krontola
Norbaitek beste bati irakurgaia helaraztea, orria beti irekita izatea..
Gps-a
Posizionamenduaren kontrola
Kendu dezakegu
Google
Datu pertsonala
Asma ditzakegu
Banketxeak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien erabili
Facebook
Datuen kontrola, noiz konektatu eta atera garen jakin
Argazkiak ez etiketatu, datu ahalik eta gutxien
Whatsapp
Konexioen azterketa
-Tik bikoitza kendu
- Ordua kendu
-Profileko informazioa lagunei mugatu
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
Saiatu gutsi erabiltzen
Webcam
Ikus gaitzakete
Pegatina bat jarri
Konpainia telefonikoak
Lokaliza gaitzakete, erabilerak..
Hegaldi moduan jarri mugikorra.


Ildo beretik jarraiki, pare bat bideo ikusi genituen gai honen inguruan erreflexionatzeko helburuarekin:

Hasteko, ¿Porque me vigilan si no soy nadie? izeneko bideoa ikusi genuen, non emakume batek internetek zer punturaino kontrolatzen gaituen azaltzen duen eta gure pribazidadea gorde dezagun gomedatzen digu, askotan ez baikara konturatzen honek ekar ditzazkigun kalteetaz.


Bigarren bideoaren izenburua "Las redes y los datos: una prespectiva crítica" da eta bertan, interneten erabiltzen ditugun aplikazioen inguruan informazioa jaso behar dugula aipatzen du , gure informazioa zeinek jasotzen duen eta zertarako erabiltzen den jakiteko helburuarekin. Gainera, pribazitatea gordetzearen garrantzia azpimarratzen du eta kontu handia eduki behar dugula erabiltzen dugunean. Sare sozialak gure ahaideak ez direla diote bideoan,  etengabe zelatatzen gaituzken makinak baizik.


Bestalde, gelan honako  bi galdera hauei erantzutea proposatu zitzaigun:

1. Gelan ikusitakoarekin zein da egindako hausnarketa?

Internet-a eta sare sozialak gizartean tresna oso erabilgarriak direla ez du inork ukatuko baina klase honetan sakonki aztertu dugun bezala, kontu handia izan behar dugu bere alde txarrak ere baitituzte. Pribazitatea erabat galtzen dugu eta nire ustez, pixkanaka ikasi beharko genuke ahalik eta gehien zaintzen non sartzen garen eta zer datu pertsonal ematen ditugun. Gainera, komeni da informazioa jasotzea aplikazio berri bat erabiltzen hasi baino lehen, bigarren bideoan aipatzen den moduan.



2. Irakasle paperean sartuta, zer egin beharko genuke honekiko eskolan?

Nire ustez, irakaslearen lana izango litzateke haurrei internetak sor ditzakeen arazoen inguruan hitz egitea eta haiekin gai hau sakonki lantzea. Horretarako, beharrezkoa litzateke irakasleak gaia ondo menperatzea eta honen inguruan etengabe informazioa jasotzen aritzea. Bestalde, informazioa emateaz gain garratzitsua iruditzen zait haurrei ikusaraztea arazo hauetako batzuk, benetan ohar daitezen gai honek duen garrantziaz.


Hau izan zen gelan landutakoa.

Laister arte!











2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

PRACTICUM-EKO 1.ASTEA

Kaixo!

Aurreko astea nire praktiketako lehenengo astea izan zen eta zuekin konpartitu nahiko nuke:

Lehenik eta behin aipatu beharra dago, Amara Berri Ikastolan egiten ari naizela praktikaldi eta bertan egitea erabaki nuen erabiltzen duten sistema berritzaileak liluratu ninduelako.

Lehenengo egunean, eskolara iritsi eta sistema honen inguruan azalpen bat eman ziguten eta arratsalde horretan bertan, sartu nintzen hurrengo hilabetean nire gela izango denenera. Lehenengo zikloa egokitu zait eta B ereduko gela batean kokatu naute. Hasieran honek harritu ninduen, izan ere, nire ideia praktikak euskaraz egitea zen. Tutorea ezagutu nuen eta segituan ikasleak ere. Tutorea, oso emakume atsegina da eta gelara sartu aurretik gauza garrantzitsuenak azaldu zizkidan. Harritu egin nintzen hainbeste atzerritar zeudela ikusi nuenean eta baita bi gor daudela konturatu nintzenean. Gainera, tutoreak pixka bat azaldu zidan gela horretan arazo desberdinak zituzten  hainbat haur zeudela eta baita hiru errepikatzaile ere.

Egia esan, hasieran beldurra sentitu nuen baina segituan hasi nintzen haurrekin lanean eta aipatu behar dut oso oso gustora nagoela eta benetan zoriontsu egiten nauela egunero gela horretan sartzeak , haurrak pixkana ezagutzen joateak eta haiei ikasten laguntzea. Haur bakoitza mundu bat dela ikasi dut, besteak beste, eta beraz, ulerkorrak izan behar garela, izan ere, denok pertsonak gara eta edozeinek izan dezake egun txar bat.

Erronka handia dut nire aurrean baina gogotsu ari naiz lanean eta nire helburua da haur horiengandik  iada ikasi  dudanaren erdia gutxienez ikasi dezaten haiek nigandik.


Laister arte!

2015(e)ko urriaren 12(a), astelehena

ARGAZKI ELKARRIZKETA

Kaixo!

Gaur egun, teknologiaren inguruan bizi gara eta nahiz eta askotan gauza asko errazten dizkigun, komenigarria izaten da teknologia gabeko uneak izatea, non bizitzaz disfrutatzen dugun gure ingurukoen alboan.

Hona hemen nire argazki elkarrizketa:

1- LAGUNAK:

Asko disfrutatzen dut nire lagunekin nagoenean, plan ugari egiten ditugu eta suerte handia dut hain jende jatorra ondoan izateagatik. Behar-beharrezkoak dira nire lagunak niretzat.


Lisboa, 2015















2- FAMILIA:
Nahiz eta batzuetan eztabaidan aritzen garen nire babesleak dira eta ahal duguun guztietan familiako planak egiten ditugu.


Berlin, 2015





















3- KIROLA:
Asko disfrutatzen dudan zerbait da. 10 urte daramatzat kirol hau egiten eta ez nituzke  ezergatik aldatuko.



Donostia, 2012














4- ITSASOAREN HOTSA:
Oso gustuko dut haize orrazira joan eta bertatik itsasoaren soinua entzutea, lasaitasuna transmititzen didalako eta nire gauzetaz pentsatzeko aukera ematen didalako.

Donostia, 2015













5- NIRE HIRIA:
Txikitatik bizi izan naiz hiri polit honetan eta erabat maiteminduta nauka. Etorkizunean, Donostian bizitzea gustatuko litzaidake.

Donostia, 2015













6- BIDAIATZEA:
Bidaiatzea izugarri gustatzen zait eta txikitatik toki askotara bidaiatu dut nire familiarekin. Hemendik urte batzuetara urtebete munduan zehar bidaiatzeari eskaintzea gustatuko litzaidake.

Croacia, 2015
















7- UDA:
Eguraldi ona, hondartza, lasaitasuna eta batez ere, eginbeharrik ez.

Croacia, 2015















Espero dut gustatu izana!

Hurregorarte!


2015(e)ko urriaren 3(a), larunbata

ADUNAKO HERRI ESKOLA


Kaixo!





Gaur arratsaldean, Adunako eskolan lan egiten duen irakasleetako bat etorri da majisteritzako 2.mailako ikasleoi hitzaldi bat ematera. Bera Iñaki Pagola da, 68 ikasle dituen eskola bateko maisu, ingelesa eta IKT-etan aditua(dominioak kudeatzeaz eta dokumentuen segurtasunaz arduratzen da).Hitzaldi hau entzun ostean, taldean bildu gara eta laburpen bat egin dugu hitzaldian aipatutako garrantzitsuena adieraziz
Eskola txikia izanik, Haur zein Lehen Hezkuntzako ikasleak ez dira mailaka sailkatzen, izan ere laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoak batera egoten dira, baita bigarren eta hirugarrenekoak ere(eta horrela maila guztietan).
 Hemen, guk gure garaian ez bezala, proiektuen bitartez egiten dute lana. Ez dute testu-libururik erabiltzen, ordenagailuak, tabletak eta mugikorrak baizik. Arlo denak beraz, proiektuen bitartez lantzen dira. Matematikak ikasteko adibidez maketak erabiltzen dituzte, neurriak ateratzeko eragiketak eginez. Azken finean, ikasi beharreko gauza guztiak egunerokotasunean dauden egoerekin lotzen dira, gauzak zentzu batekin eta ez buruz ikasiz.
 Adunako eskola, heldutasun eredua deritzon horretan, maila aurreratuan aurkitzen da, izan ere, IKT-ak erabiltzen dituzte edozer gauza egiteko. Eredu honetan aurkitzen diren beste bi mailak hasierako a eta ertaina lirateke, Euskal Herriko eskola gehienak bi hauetako batean aurkitzen direlarik. 
 Google apps-ekin etengabeko kontaktuan daude, honek eskaintzen dituen doaineko baliabideez baliatuz(Blogger, Drive, Calendar, Classroom, posta elektronikoa...)

Honen arira, garrantzitsua da esatea irakasle guztiek kuaderno digital bat dutela, Drive eta Sites bezalako programekin egina. Hemen honako gauza hauek landu eta jasotzen dira: klase bakoitzean egingo dena, ikasleen asistentzia, jarduerak, denboralizazioa, landutako konpetentziak, edukiak, ebaluazio irizpideak... Azken finean, eskola honetako irakasle kopurua txikia izateak elkarlana sustatzen du, izan ere, kuaderno berean idazten dute guztiek, horrela denek denon informazioa edukiz eta alderatuz. Bileretako aktak ere, metodologia honekin jasotzen dituzte: egun bakoitzean iraskasle bat arduratzen da erabaki eta hitz egindako gauzak Driven idazteaz. Horrela guztiek ikusi eta eduki dezakete batek jasotako informazio guztia, lana azkartuz eta erraztuz.

 Goian aipatu dudan eta niretzat berria den Classroom app-aren inguruko azalpen txiki bat ere eman digu Iñakik. Bertan, irakasleek lanak bidaltzen dizkiete ikasleei, hauek drive-aren bidez burutu eta ondoren igo egiten dituztelarik. Behin igota, irakasleak lan horiek zuzentzen ditu, baina ez ordea erantzun zuzena emanez, pista eta arauak jarriz baizik. Honek, irakasleari interesgarriak iruditzen zaizkion linkak jartzeko ere balio du, ikasleek eguneratuta egoteko eta gauza berriak ikasteko aukera izanik.
 Calendar-en ere, irakasleek bilerak, ikastaroak eta gauza garrantzitsuak idazten dituzte(norbait egun batean eskolara joan ezin badaiteke adb.). Horrela guztiak azken berrien jakinpean daude.
Bestetik, aipatu beharra dago, Adunako eskola, Alkiza eta Berrobi eskolekin dabilela elkarlanean. Horretarako Moodle plataforma komun bat dute, informazioa trukatu eta zein gai landuko diren azaldu ahal izateko.
Blog-ari dagokionez, irakasleek klasean egindako lanak zein bideoak(ingeleseko arloan egindako batzuk ikusteko aukera izan dugu hitzaldian) igotzen dituzte eta ikasleek klase orduetan hauen inguruko iruzkinak idazteko aukera izaten dute, haien iritzia adieraziz eta gainontzeko lagunekin komentatuz.
 Hitzaldia amaitzerakoan, Iñakiri galderak egiteko aukera izan dugu. Honako gauzak erantzun dizkigu: proiektuak beti desberdinak direnez gero, ez dira inoiz gauzak errepikatzen eta nagusiek txikienei laguntzen diete eskolan.
 Azkenik, irakasleak aurkeztutako Power Point-aren amaieran honako esaldi hau irakurri genezake:
"GURE USTEZ, KALEAN EDO GIZARTEAN DAUDEN BERRIKUNTZAK ESKOLAN EGON BEHAR DUTE ETA HORTAN SAIATZEN GARA"

Laister arte!


2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

AMARA BERRI IKT HITZALDIA

Kaixo!Aurreko astean Amando, Amara Berriko IKTko arduraduna, etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera eta taldean hitz egin ondoren laburtu genuen hitzaldian esandakoa.

Hasteko, Amara Berriko sistemari buruzko azalpen batzuk eman zizkigun, hobeto ulertzeko klasean duten dinamika. Txokoen bitartez egiten dute lan, eta zikloka daude bereizita ikasleak,esaterako, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak elkarrekin daude gelan, honek lan kooperatiboa helburu duelarik. Gainera, ez dute testu libururik erabiltzen, nahiz eta liburutegia informazioa bilatzeko tresna moduan oso erabilgarria egiten zaien. Irakaslearen funtzioa pasiboagoa bihurtzen da eta haurrek lantzen dituzten proiektu guztiek dute zertarako bat.


Bestalde, IKTko atalean zentratuta eskolan erabiltzen diren Hedabideen inguruan hitz egin zigun eta hauen ezaugarri batzuk aipatu zizkigun: Lehenik, hedabide hauen helburu nagusiak eskolan egiten diren lanei zentzua ematea eta IKT-en mundua sakontzea direla esan zigun; bigarrenik,egunero dagoela Hedabideen espazioa irekita eta ikaslea guztiek parte hartzen dutela bertan; hirugarrenik, egunero bi ikasle desberdin egoten direla espazio honetan tekniko lanak egiteko eta guztira kurtso osoan zehar ikasle bakoitzak 60 ordu igarotzen dituela bertan esan zigun; eta azkenik, kate moduan egiten dela lana, ikasleek batak besteari azaltzen diolarik tresneriaren funtzionamendua.

Honekin jarraituz, Amara Berri eskolan irratia, telebista, egunkaria eta txikiweb-a lantzen zirela aipatu zigun eta egia esan asko harritu gintuen eguneroko albisteak egunkari batean txertatzen zituztela entzuteak. Gainera, irratiari dagokionez, eskolako web orritik entzun daiteke eta baita irratian eskolatik gertu egonez gero. Telebista geletan ikus dezakete,eta haiek egiten dituzte albistegiak  editatu ostean ikusten dituzte. Azkenik, txiweb-ean idatzi egiten dute baina lan hau 3.zikloko ikasleei dagokie.

Hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaigun, izan ere, ezagutzen ez genuen sistema bat azaldu ziguten eta honek lagundu zigun praktiketara begira apur bat prestatzeko.
Laister arte!