Portfolio

Kaixo denoi!

 Ni Maialen naiz, 19 urteko majisteritzako ikaslea. Bigarren mailan nago eta hemen klasean egindako lanaren bilakaera azalduko dizuet.

Lehenengo astean, blog-ari sarrera txiki bat egin genion eta word-a lantzen aritu ginen. Honen ostean, Jordi Adell-en La Competencia Digital bideoa landu genuen eta haurtzaroko oroitzapenak gogoratu genituen. Azken honekin loturik, teknologia eta generoa-ri buruzko erreflexio bat egin genuen eta honen ondoren, denbora lerro bat sortu genuen Capzles izeneko aplikazioaren bitartez.

Honekin jarraiki, Taldeko ondorioak atera genituen aurreko sarreren inguruan erreflexionatu ostean eta honekin batera mapa kontzeptual bat eta bideo bat txertatu genituen. Hau burutu ondoren, PLE by Jordi Adell-en bideoa ikusi genuen eta hau abiapuntutzat hartu sortu genituen bai gure PLE pertsonala eta bai gure taldeko PLE-a.

Gainera, klase teorikoak ere jaso genituen non bi hitzaldi oso interesgarri eman zituzten, alde batetik,
AMARA BERRI eskolakoa eta bestetik, ADUNAKO HERRI ESKOLAkoa. Bestalde, Argazki Elkarrizketa bat egitea proposatu zitzaigun.

Honen ostean, praktikaldia burutu genuen bost astetan zehar eta honen inguruan sarreratxo bat egitea erabaki nuen nire lehenengo astea azalduz.

Behi praktikak burutu eta unibertsitatera itzulitakoan, bertan haurrekin burutu genuen tailerraren inguruan lan egin genuen taldean. Lehenik eta behin, azalpen labur baten bitartez helburuak eta dinamika zehaztu genituen, bigarrenik, tailerrarekin izandako zailtasunak  landu genituen eta hirugarrenik, tailerraren bilakaera. Azkenik, tailerra egin ostean ateratako ondorioen inguruan aritu ginen idazten.

Lana borobiltzeko, aste batzuk lehenago egindako argazki elkarrizketa indibiduala eredutzat hartuz,taldeko argazki elkarrizketa erabaki genuen.

Honela amaitutzat ematen dut nire ibilbidea blog honetan gauza berri asko ikasi ditudalarik.

Mila esker!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina