2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

AMARA BERRI IKT HITZALDIA

Kaixo!Aurreko astean Amando, Amara Berriko IKTko arduraduna, etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera eta taldean hitz egin ondoren laburtu genuen hitzaldian esandakoa.

Hasteko, Amara Berriko sistemari buruzko azalpen batzuk eman zizkigun, hobeto ulertzeko klasean duten dinamika. Txokoen bitartez egiten dute lan, eta zikloka daude bereizita ikasleak,esaterako, hirugarren eta laugarren mailako ikasleak elkarrekin daude gelan, honek lan kooperatiboa helburu duelarik. Gainera, ez dute testu libururik erabiltzen, nahiz eta liburutegia informazioa bilatzeko tresna moduan oso erabilgarria egiten zaien. Irakaslearen funtzioa pasiboagoa bihurtzen da eta haurrek lantzen dituzten proiektu guztiek dute zertarako bat.


Bestalde, IKTko atalean zentratuta eskolan erabiltzen diren Hedabideen inguruan hitz egin zigun eta hauen ezaugarri batzuk aipatu zizkigun: Lehenik, hedabide hauen helburu nagusiak eskolan egiten diren lanei zentzua ematea eta IKT-en mundua sakontzea direla esan zigun; bigarrenik,egunero dagoela Hedabideen espazioa irekita eta ikaslea guztiek parte hartzen dutela bertan; hirugarrenik, egunero bi ikasle desberdin egoten direla espazio honetan tekniko lanak egiteko eta guztira kurtso osoan zehar ikasle bakoitzak 60 ordu igarotzen dituela bertan esan zigun; eta azkenik, kate moduan egiten dela lana, ikasleek batak besteari azaltzen diolarik tresneriaren funtzionamendua.

Honekin jarraituz, Amara Berri eskolan irratia, telebista, egunkaria eta txikiweb-a lantzen zirela aipatu zigun eta egia esan asko harritu gintuen eguneroko albisteak egunkari batean txertatzen zituztela entzuteak. Gainera, irratiari dagokionez, eskolako web orritik entzun daiteke eta baita irratian eskolatik gertu egonez gero. Telebista geletan ikus dezakete,eta haiek egiten dituzte albistegiak  editatu ostean ikusten dituzte. Azkenik, txiweb-ean idatzi egiten dute baina lan hau 3.zikloko ikasleei dagokie.

Hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaigun, izan ere, ezagutzen ez genuen sistema bat azaldu ziguten eta honek lagundu zigun praktiketara begira apur bat prestatzeko.
Laister arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina