2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

PRACTICUM-EKO 1.ASTEA

Kaixo!

Aurreko astea nire praktiketako lehenengo astea izan zen eta zuekin konpartitu nahiko nuke:

Lehenik eta behin aipatu beharra dago, Amara Berri Ikastolan egiten ari naizela praktikaldi eta bertan egitea erabaki nuen erabiltzen duten sistema berritzaileak liluratu ninduelako.

Lehenengo egunean, eskolara iritsi eta sistema honen inguruan azalpen bat eman ziguten eta arratsalde horretan bertan, sartu nintzen hurrengo hilabetean nire gela izango denenera. Lehenengo zikloa egokitu zait eta B ereduko gela batean kokatu naute. Hasieran honek harritu ninduen, izan ere, nire ideia praktikak euskaraz egitea zen. Tutorea ezagutu nuen eta segituan ikasleak ere. Tutorea, oso emakume atsegina da eta gelara sartu aurretik gauza garrantzitsuenak azaldu zizkidan. Harritu egin nintzen hainbeste atzerritar zeudela ikusi nuenean eta baita bi gor daudela konturatu nintzenean. Gainera, tutoreak pixka bat azaldu zidan gela horretan arazo desberdinak zituzten  hainbat haur zeudela eta baita hiru errepikatzaile ere.

Egia esan, hasieran beldurra sentitu nuen baina segituan hasi nintzen haurrekin lanean eta aipatu behar dut oso oso gustora nagoela eta benetan zoriontsu egiten nauela egunero gela horretan sartzeak , haurrak pixkana ezagutzen joateak eta haiei ikasten laguntzea. Haur bakoitza mundu bat dela ikasi dut, besteak beste, eta beraz, ulerkorrak izan behar garela, izan ere, denok pertsonak gara eta edozeinek izan dezake egun txar bat.

Erronka handia dut nire aurrean baina gogotsu ari naiz lanean eta nire helburua da haur horiengandik  iada ikasi  dudanaren erdia gutxienez ikasi dezaten haiek nigandik.


Laister arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina