Gaur
arratsaldean, Adunako eskolan lan egiten duen irakasleetako bat
etorri da majisteritzako 2.mailako ikasleoi hitzaldi bat ematera.
Bera Iñaki Pagola da, 68 ikasle dituen eskola bateko maisu, ingelesa
eta IKT-etan aditua(dominioak kudeatzeaz eta dokumentuen segurtasunaz
arduratzen da).Hitzaldi hau entzun ostean, taldean bildu gara eta laburpen bat egin dugu hitzaldian aipatutako garrantzitsuena adieraziz
Eskola
txikia izanik, Haur zein Lehen Hezkuntzako ikasleak ez dira mailaka
sailkatzen, izan ere laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoak
batera egoten dira, baita bigarren eta hirugarrenekoak ere(eta
horrela maila guztietan).
Hemen,
guk gure garaian ez bezala, proiektuen bitartez egiten dute lana. Ez
dute testu-libururik erabiltzen, ordenagailuak, tabletak eta
mugikorrak baizik. Arlo denak beraz, proiektuen bitartez lantzen
dira. Matematikak ikasteko adibidez maketak erabiltzen dituzte,
neurriak ateratzeko eragiketak eginez. Azken finean, ikasi beharreko
gauza guztiak egunerokotasunean dauden egoerekin lotzen dira, gauzak
zentzu batekin eta ez buruz ikasiz.
Adunako
eskola, heldutasun eredua deritzon horretan, maila aurreratuan
aurkitzen da, izan ere, IKT-ak erabiltzen dituzte edozer gauza
egiteko. Eredu honetan aurkitzen diren beste bi mailak hasierako a
eta ertaina lirateke, Euskal Herriko eskola gehienak bi hauetako
batean aurkitzen direlarik.
Google
apps-ekin etengabeko kontaktuan daude, honek eskaintzen dituen
doaineko baliabideez baliatuz(Blogger, Drive, Calendar, Classroom,
posta elektronikoa...)
Honen
arira, garrantzitsua da esatea irakasle guztiek kuaderno digital bat
dutela, Drive eta Sites bezalako programekin egina. Hemen honako
gauza hauek landu eta jasotzen dira: klase bakoitzean egingo dena,
ikasleen asistentzia, jarduerak, denboralizazioa, landutako
konpetentziak, edukiak, ebaluazio irizpideak... Azken finean, eskola
honetako irakasle kopurua txikia izateak elkarlana sustatzen du, izan
ere, kuaderno berean idazten dute guztiek, horrela denek denon
informazioa edukiz eta alderatuz. Bileretako aktak ere, metodologia
honekin jasotzen dituzte: egun bakoitzean iraskasle bat arduratzen da
erabaki eta hitz egindako gauzak Driven idazteaz. Horrela guztiek
ikusi eta eduki dezakete batek jasotako informazio guztia, lana
azkartuz eta erraztuz.
Goian
aipatu dudan eta niretzat berria den Classroom app-aren inguruko
azalpen txiki bat ere eman digu Iñakik. Bertan, irakasleek lanak
bidaltzen dizkiete ikasleei, hauek drive-aren bidez burutu eta
ondoren igo egiten dituztelarik. Behin igota, irakasleak lan horiek
zuzentzen ditu, baina ez ordea erantzun zuzena emanez, pista eta
arauak jarriz baizik. Honek, irakasleari interesgarriak iruditzen
zaizkion linkak jartzeko ere balio du, ikasleek eguneratuta egoteko
eta gauza berriak ikasteko aukera izanik.
Calendar-en
ere, irakasleek bilerak, ikastaroak eta gauza garrantzitsuak idazten
dituzte(norbait egun batean eskolara joan ezin badaiteke adb.).
Horrela guztiak azken berrien jakinpean daude.
Bestetik,
aipatu beharra dago, Adunako eskola, Alkiza eta Berrobi eskolekin
dabilela elkarlanean. Horretarako Moodle plataforma komun bat dute,
informazioa trukatu eta zein gai landuko diren azaldu ahal izateko.
Blog-ari
dagokionez, irakasleek klasean egindako lanak zein bideoak(ingeleseko
arloan egindako batzuk ikusteko aukera izan dugu hitzaldian) igotzen
dituzte eta ikasleek klase orduetan hauen inguruko iruzkinak idazteko
aukera izaten dute, haien iritzia adieraziz eta gainontzeko lagunekin
komentatuz.
Hitzaldia
amaitzerakoan, Iñakiri galderak egiteko aukera izan dugu. Honako
gauzak erantzun dizkigu: proiektuak beti desberdinak direnez gero, ez
dira inoiz gauzak errepikatzen eta nagusiek txikienei laguntzen diete
eskolan.
Azkenik,
irakasleak aurkeztutako Power Point-aren amaieran honako esaldi hau
irakurri genezake:
"GURE USTEZ, KALEAN EDO GIZARTEAN DAUDEN BERRIKUNTZAK ESKOLAN EGON BEHAR DUTE ETA HORTAN SAIATZEN GARA"
Laister arte!
Kaixo Maialen:
ErantzunEzabatuZer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
· Taldekideen blogaren helbideak
· Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
· Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
· Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak
SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
Sarrerak:
1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
2. Oroimen autobiografikoak
3. Genero eta teknologia
4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)
SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:
Sarrerak:
· Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
· Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
· Argazki-elkarrizketa
Daukazun informazioarekin gogorrena egin duzu!
Baia adibidez PORTFOLIO ORRIA ongi linkatu egin behar duzu, bestela orri nagusira doa eta galtzen duzu aukera hori.
bueno animo
joxemi