2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

TEKNOLOGIA ETA GENEROA

Kaixo!

Lehenik eta behin, aipatu behar da Lehen Hezkuntzan nengoenean eta gaur egun ez zaiola erabilera berdina ematen teknologiari. Esan genezake azken urte hauetan asko handitu dela haurrek teknologiari eskaintzen dioten denbora.

Adibidez, telebistari dagokionez,  Duela 10 urte gutxi-gorabehera, eskolatik irten ostean, lagunekin jolastera joaten nintzen edota eskolaz kanpoko ekintzak egitera eta gauean soilik ikusten nuen denbora murriztu batez telebista. Gaur egun, ordea, haurrek egunero ordu piloa pasatzen dituzte telebistaren aurrean eta ondorioz, ez dira hainbeste ibiltzen kalean jolasten.

Honetaz gain, mugikorraren erabilera oso desberdina zen lehen eta orain. Gailu hau oso azkar aldatzen joan da azken urteetan eta gaur egun mugikorren mendeko bihurtu garela diote aditu askok. Lehen Hezkuntzan nengoenean, mugikorra ez genuen ia erabiltzen eta erabiltzekotan, deitetzeko izaten zen. Gaur egun, ordea, mugikorrak aplikazio ugari ditu eta ia edozer gauza egin dezakegu berarekin.


Bestalde, bideojokuei dagokienez, hauen erabilera ere handitu da azken urteetan eta oso azkar garatzen joan da mundu hau.

Gainera, oso garrantzitsua da aipatzea generoaren arabera desberdintasun ugari aurki ditzakegula teknologia munduan, gaur eta lehen. Esaterako, lehen hezkuntza garaian, Nintendo DS izeneko kontsola asko saltzen hasi ziren. Alde batetik, "nesken pack"-a zegoen, non Nintendo arrosa eta neskentzat kontsideratzen ziren pare bat joku zeuden; eta bestetik, "Mutilen pack"-a, non Nintendo grisa eta Mario Cars jokoa zegoen.

Gaur egun ere, argi ikusi daiteke bereizketa hau. Mugikorreko aplikazioetan adibidez, aplikazio ugari daude neskei bideratuta daudenak eta beste asko mutilei. Gainera, askotan biolentzia gaitzat duten jokoak mutilekin erlazionatzen dira eta maitasuna eta xamurtasuna adierazten duten jokuak, aldiz, neskekin.

Ondorioz, esan genezake generoaren eragina oso nabarmena izan dela teknologiaren hedapen prozesu osoan zehar. Iragarkien bitartez zer erosi behar dugun esaten zaigu gure sexuaren arabera. Honek arazoa suposatu dezake estandar hauek jarraitu nahi ez dituen haur batentzat, gizartearen arabera zuzen dagoenaren aurka borroka egin behar baitu bere nahia lortzeko. Benetan hori al da nahi duguna?

Hurrengoarte!









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina