2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

Nire PLEa

Kaixo! Hona hemen nire PLEa:

PLE by Jordi Adell

Apa!

Ostiralean klasean bideo oso interesgarri bat ikusi genuen eta zuekin konpartitu nahi nuke. PLE (Personal Learning Evironment)-ri buruz hitz egiten du eta espero dut gustatzea:





 Hurrengoarte!

Taldean ateratako ondorioak

Kaixo berriro ere!

Bakoitzak bere blogean idatzi ditugun testuak aztertu ondoren, ondorio garbi batzuetara iritsi gara.
Lehenik eta behin,  esan dezakegu gure ibilbide akademikoan zehar ez dugula teknologiarekin kontaktu handirik izan,liburuekin ikasi baitugu. Gaur egun ordea, eskola gehienak  IKT-ak gehiago erabiltzen hasi dira, batez ere tablet-ak, ordenagailuak eta arbela digitalak.

Adibidez, taldekide batek batxilergoko bi urteetan liburuak erabili beharrean ordenagailua erabili zuen lan tresna moduan, drive, prezi,power point, dropbox, Word…bezelako aplikazioak erabiliz.

Denbora libreari dagokionez, aipatu behar dugu, gure garaian, gure lagunekin igaroten genuela arratsalde guztia, parkean zein herriko plazan. Beraz inguruko jendearekin sozializatzen ginen, ez baigenuen mugikorrik ezta aparatu elektronikorik ere. Gaur egungo egoera ikusita ordea, gauzak asko aldatu direla hautematen dugu, eta ikusi dugu sozializazioa sare sozialen bidez ematen dela.  Haurrak pantailaren atzean ezkutatuz aurrez aurreko egoerak sahiesten dituzte.


Bestalde, generoa eta teknologiari dagokionez, “mutilen” eta “nesken” jokuak bereizten dira mundu honetan. Haurrei txikitatik erakusten zaie zein jokutan aritu behar diren, eta norbaitek ez badu hori betetzen gaizki ikusia egoten da edo baztertuta sentí daiteke, izan ere, besteek jarraitzen duten bidea ez duela jarraitzen ikustean zerbait gaizki egiten ari dela iruditzen zaio eta bere ibilbidea erakutsi dioten hortara moldatzen du.

Hau dena egoki adierazteko bideo bat egin dugu. Move note aplikazioak arazo ugari sortu dizkigu eta beraz, WeVideo aplikazioa erabili dugu bideoa egiteko.
Espero dut gustukoa izatea,



Laister arte!


Denbora Lerroa


Hona hemen nire denbora lerroa:

http://www.capzles.com/6252ed21-84a7-4d88-aae1-e0181dc51721

Espero dut gustatzea
Laister arte!

TEKNOLOGIA ETA GENEROA

Kaixo!

Lehenik eta behin, aipatu behar da Lehen Hezkuntzan nengoenean eta gaur egun ez zaiola erabilera berdina ematen teknologiari. Esan genezake azken urte hauetan asko handitu dela haurrek teknologiari eskaintzen dioten denbora.

Adibidez, telebistari dagokionez,  Duela 10 urte gutxi-gorabehera, eskolatik irten ostean, lagunekin jolastera joaten nintzen edota eskolaz kanpoko ekintzak egitera eta gauean soilik ikusten nuen denbora murriztu batez telebista. Gaur egun, ordea, haurrek egunero ordu piloa pasatzen dituzte telebistaren aurrean eta ondorioz, ez dira hainbeste ibiltzen kalean jolasten.

Honetaz gain, mugikorraren erabilera oso desberdina zen lehen eta orain. Gailu hau oso azkar aldatzen joan da azken urteetan eta gaur egun mugikorren mendeko bihurtu garela diote aditu askok. Lehen Hezkuntzan nengoenean, mugikorra ez genuen ia erabiltzen eta erabiltzekotan, deitetzeko izaten zen. Gaur egun, ordea, mugikorrak aplikazio ugari ditu eta ia edozer gauza egin dezakegu berarekin.


Bestalde, bideojokuei dagokienez, hauen erabilera ere handitu da azken urteetan eta oso azkar garatzen joan da mundu hau.

Gainera, oso garrantzitsua da aipatzea generoaren arabera desberdintasun ugari aurki ditzakegula teknologia munduan, gaur eta lehen. Esaterako, lehen hezkuntza garaian, Nintendo DS izeneko kontsola asko saltzen hasi ziren. Alde batetik, "nesken pack"-a zegoen, non Nintendo arrosa eta neskentzat kontsideratzen ziren pare bat joku zeuden; eta bestetik, "Mutilen pack"-a, non Nintendo grisa eta Mario Cars jokoa zegoen.

Gaur egun ere, argi ikusi daiteke bereizketa hau. Mugikorreko aplikazioetan adibidez, aplikazio ugari daude neskei bideratuta daudenak eta beste asko mutilei. Gainera, askotan biolentzia gaitzat duten jokoak mutilekin erlazionatzen dira eta maitasuna eta xamurtasuna adierazten duten jokuak, aldiz, neskekin.

Ondorioz, esan genezake generoaren eragina oso nabarmena izan dela teknologiaren hedapen prozesu osoan zehar. Iragarkien bitartez zer erosi behar dugun esaten zaigu gure sexuaren arabera. Honek arazoa suposatu dezake estandar hauek jarraitu nahi ez dituen haur batentzat, gizartearen arabera zuzen dagoenaren aurka borroka egin behar baitu bere nahia lortzeko. Benetan hori al da nahi duguna?

Hurrengoarte!









2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

IRAGANERA BIDAIA

Kaixo berriro ere!
Atzera begiratuta oroimen ugari datorzkit burura familia, eskola, lagunak...Nire bizitzako lehenengo urteak Jakintza ikastolan pasa nituen eta gogoan dudan lehen oroitzapena 5 urteko gelakoa da non nire kideekin batera ikasi eta jolasten nuen. Ezin dezaket hitzez adierazi momentu horietaz gogoratzen naizen bakoitzean sentitzen dudana baina oraindik irribarre bat marrazten zait ahoan gogoratzen ditudan bakoitzean. Ez dut uste garai hartan teknologiarekin kontakturik izan nuenik eta egia esan pozten naiz, izan ere, oso garai zoriontsua izan zen.
Lehen Hezkuntzan sartu bezain laister jarri nitzen teknologiarekin kontaktuan. Etxean ordenagailu bat zegoen, baina nik ez nuen harekiko interes handirik agertu eskolan erabiltzen hasi ginen arte. Primeran gogoratzen dut nola klasearen zati bat lana egiteari eskeintzen genion eta azken hamabost minutuak libre genituen gure kabuz nahi genuena bilatzeko edo egiteko. Asko gustatzen zitzaizkidan klase horiek niretzako oso berria baitzen mundu hura.

Handik aurrera, teknologia geroz eta gehiago sartzen joan zen nire munduan, eskolaz kanpo ere erabiltzen hasi bainintzen. Nire inguruan gehienek mugikorra zuten baina nik beranduagorarte ez nuen izan nire gurasoen erabakiz. Eskolan, gero eta gehiago erabiltzen hasi ginen teknologia era desberdinetan, proiektoren bitartez power point-ak ikusten genituen, interneten bilaketak egiten genituen, filmen bitartez gauza berriak ikasten genituen, etab. Egia esan, oso erabilgarria zen teknologia eskolan, asko ikasi genuen honi esker.

Hala ere, teknologiak beste edozerk bezala alde txarrak ere baditu. Nire esperientzian oinarrituta, teknologiak pertsonak banatzen ditu hauen artean barrerak sortuz. Nire kasuan, hau Nintendo moduko konsolekin eta lehen mugikorrekin gertatu zen. Klasekideen artean gailu berriena zuenak besteak baino errazago egiten zituen lagunak, eta honela, gailu hauek garrantzia hartzen hasi zuten. Niri zuzenki ez dit eragin honek baina nire ingurukoek jasan zuten diskriminazio mota bat edo beste mugikorra dela eta.

Orokorrean haurtzaroan teknologiak gauza on gehiago ekarri zizkidan txarrak baino, hala ere, urteak aurrera joan  ahala gizartea erabat murgildu da teknologia munduan da eta beraz, pertsonen arteko erlazioak aldatu egin dira. Batzuetan, jeandeak ordenagailuaren atzean dagoela ez du aurrez aurre daukazuean duen jarrera bera errazagoa delako pantaila baten aurrean zerbait esatea, aurrez aurre baino.

 Beraz, Teknologia oso tresna erabilgarria dela irusitzen zait eta ezinbestekoa hezkuntzan, baina, jakin behar dugu limite batzuk ezartzen inor kalteturik irten ez dadin.

Laister arte.






KLASEKO DINAMIKA 1


Kaixo!
Aste honetako lehenengo klasean, blogari sarreratxo bat emateko haurtzaroari begirada bat eman diogu eta garai honetan teknologiak gure bizitzan duen paperari buruz idatzi dugu. Honen ostean, bideo bat ikusi dugu gai honen ingurukoa. Hona hemen bideoa:





Espero dut gustokoa izatea!

Hurrengorarte.

2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Kaixo denoi!
Blog-ari hasiera eman baino lehen nire buruaren aurkezpen labur bat egitea gustatuko litzaidake. 19 urteko neska  Donostiarra naiz, kirolaria eta umeak oso gustuko ditut. Blog honetan IKT ikasgaian landuko ditugun gaien inguruan hitz egingo dut nire esperientzia pertsonalarekin uztartuz.

Bestalde, atzo eta gaur klasean egindakoa kontatu nahi dizuet. Lehenik eta behin, irakasgaiaren sarreratxoa jaso genuen eta segituan word-a lantzen hasi ginen. Bertan, hainbat gauza berri ikasi genituen. Pie de pagina  egiten ikasi genuen eta honen ostean, aurkibide bat sortu genuen. Gainera, worde-ko beste aplikazio batzuk erabiltzen ikasi genuen.

Laister arte!